2021/02/13 17:30

Zinema

'Los Croods 2: Una nueva era"

'Los Croods 2: Una nueva era"
Amurrio Antzokia, Amurrio

Prezioa: 3,75€

Iraupena: 95 minutu

Hizkuntza. Gaztelera

Laburpena: Bizitzeko leku berri baten bila abiatzera beharturik, historiaurreko lehen familia mundua esploratzera abenturatuko da, bizileku deitzea baino leku seguruago bat aurkitzeko asmoz. Baina bere behar guztiak betetzen dituen paradisu harresitu idiliko bat aurkitzen dutenean, leku horrek sorpresa bat ezkutatzen duela aurkitzen dute: beste familia bat bizi da bertan, Masmejor familiak. Izan ere, Masmejor sendiak, beren etxe landua zuhaitz batean dutela, beren asmakizun harrigarriak eta beren baratze itzelak, Croods baino pauso pare bat aurrerago doaz eboluzio-eskalan. Eta lehen gonbidatu gisa hartzen dituztenean, tirabirak sortzen dira laster gure haitzulo maiteen eta haien antzeko berri eta modernoen artean. Dena galduta dagoela dirudienean, bi familiak abentura epiko batean murgiltzen dira, harresiaren segurtasunaz harago, eta horrek beren arteko ezberdintasunak baztertzera, indarrak biltzera eta etorkizun baten alde batera borrokatzera behartuko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide