Orain Amurriok oharra plazaratu Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako sententzia kritikatzeko. “Bere unean kezka adierazi genuen Auzitegi Nazionalean egin zen epaiketagatik, Tribunal Berezia delako”, azaldu dute talde politikoko kideek, “sententziak aurreikuspen okerrenak baieztatzen ditu. Ez dituzte erakunde terrorista bateko kide izateagatik kondenatu, baina bai sustantzia eta gailu lehergarriak biltegiratu eta trafikatzeagatik helburu terroristekin”.
Mobilizazioak
Atzo agerraldia egin zuen Ankerkeriari Stop plataformak Gasteizen, epaiaren aurka protestatzeko deitu dituzten mobilizazioak iragartzeko. Bihar 12:00etan elkarretaratzea egingo da Laudion, eta 18:00etan manifestazioa Amurrion, udaletxe aurretik abiatuta.
Atzo, aldiz, elkarretaratzeak egin ziren Laudio eta Amurrion, Ernaik deituta.