Kalean dago Yo también quise ser como Ana y Mía eleberri grafikoa. Leire Martin Curtok egin du liburua. Anorexia eta bulimia pairatu zituen ilustratzaile amurrioarrak duela 13 urte, eta bizipen horietan oinarritu da lana osatzeko.
“Asko marrazten eta idazten nuen garai hartan, momentu horietan lortzen baituen bake pixka bat nire baitan”, azaldu zuen sortzaileak Aiaraldea Hedabidean eginiko elkarrizketan, “geroago, diseinu gradua egiten ari nintzenean gai hori buruz hitz egin nuen irakasle batekin, eta oso ideia ona iruditu zitzaion”.
Ana eta Mia izeneko pertsonaiak baliatu ditu Martinek gaixorik zegoela zuen “barne-borroka” irudikatzeko. “Bi gaixotasun horiei buruzko informazio subjektiboa landu nahi nuen, topatu daitekeen informazio guztia oso objektiboa baita, eta jendeak ez du ulertzen zer den benetan sentitzen duena gaixotasun hauen kontra borrokan ari denak".
Zenith argitaletxearekin plazaratu du eleberria, eta hainbat liburu-dendetan edota Interneteko plataformetan dago eskura.