Orain Amurrioko kideak ere batu dira Tubacexeko langileen aldeko elkartasun olatura. Oharra plazaratu dute “Ertzaintzaren errepresioa” eta hedabide zein politikariak egiten ari diren “kriminalizazio saiakera" kritikatzeko.
Martxoaren 5erako gehiengo sindikalak Aiaraldean deitu dituen mobilizazioetara batuko direla gehitu dute talde politikoko kideek, eta sektore sozial guztien “erantzun kolektiboaren” beharra jarri dute mahai gainean, “enpleguaren, eskubide sozial eta laboralen eta Aiaraldearen etorkizunaren alde”.