Aiaraldea Hedabideak sarrera bikoitza zozketatuko du, irabazleek martxoaren 28an, igandean, Dardara filma ikusteko. Emanaldia Amurrio Antzokian izango da 19:00etan, eta zozketan parte hartzeko aukera egongo da martxoaren 25era arte.
Amurrioko Udalak gogoratu du sarrerak ezin direla aldez aurretik eskuratu eta, hortaz, egunean bertan ilara egin beharko dute interesdunek.

"Dardara" Berri Txarrak taldearen "Ikusi arte" biran grabatu zuen Marina Lameiro zinemagileak. Kontzertu sorta horren ostean, etenaldia egin du taldeak.
97 minutu irauten du filmak eta Gorka Urbizuren ikuspegia ez ezik, zenbait jarraitzailerena ere jasotzen du, Oihane Ofogo Atxarena, besteak beste.