ARGAZKI KRONIKA

Amurrio Trail Taldeak jaso du Urrezko Guk Saria

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mar. 13a, 23:13

Aurten jaiak baldin badaude eurekin batera pregoia irakurtzea proposatu diote trail taldeko kideek txirrindularitza elkarteari. 

Gaur arratsaldean egin da Urrezko Guk Saria emateko gala Amurrio Antzokian. Amurrio Trail Taldeko kideek jaso dute aitortza, azken urteetan antolatutako kirol-jarduera zein elkartasun ekimenengatik.

Bideo baten bidez azaldu dituzte trail taldearen ibilbidea eta jarduna. Txerra Molinuevo igo da oholtzara jarraian. Eskerrak eman dizkie alkateak trail taldeko kideei, "Amurrioko bizilagun guztien izenean", pandemian zehar sortu eta garatutako elkartasun sareagatik. 

Trail taldeko kideak hunkituta igo dira oholtzara, eta eskerrak eman dizkiete azken urteetan antolatu dituzten ekimenetan lagundu dieten pertsona guztiei, Urrezko Guk Saria eurena ere badela nabarmenduz. Horrez gain, aipamen berezia egin diote Amurrioko Txirrindulari Elkarteari. Eragileak iaz jaso zuen Urrezko Guk Saria, baina ezin izan ziren jaietako pregoilaria izan. Horregatik, gonbita luzatu diete, aurten jaiak egiten badira pregoia elkarrekin irakurtzeko. 

Sabin Guaresti arduratu da ekitaldiari soinu-banda jartzeaz. Musikari amurrioarra bi aldiz igo da oholtzara, hasieran eta amaieran, eta lau abestiren bertsioak jo ditu guztira. 

Aiaraldea Hedabideak Twitter bidez egin du ekitaldiaren jarraipena:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide