AP-68 Dohainik plataformaren mozioa tramitatu du Orain Amurriok udalean, Udal Osoko Bilkuran eztabaidatua izan dadin.
Hainbat eskaera egin dizkiete erakundeei:
- Bizkaiko Foru Aldundiari: errepidea erabat doakoa izatea, Orozkoko irteera arte.
- Arabako Foru Aldundiari: Hilean 40 bidaia baino gehiago egiten dituen edozein langileri %85ko deskontua ezartzea, hilero gehienez 30 euro ordaintzeko.
- Gainontzeko erabiltzaileei %50ko deskontua ezartzea.
- %75ko deskontua ezartzea autobidetik joatera derrigortuak dauden kamioiei.
Orain Amurrio taldeak, bere aldetik, plataformako kideei udalbatzan hitza ematea eskatu dio udal gobernuari, mozioaren nondik norakoak lehen eskutik jasotzeko.