KEPA ALAÑA ARRINDA

“Dagokigunaren bikoitza ordaintzen dugu Bilbora bidaia”

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 1a, 06:15

KEPA ALAÑA ARRINDA (Ondarru, 1957) Laudioko bizilaguna eta AP-68 dohainik plataformako kidea da. Bidesaririk gabeko errepidea izateko arrazoiak azaldu ditu.

Plataforma aurkeztu berri duzue. Zein helbururekin?

Aiaran jaio da eragilea, baina Urduñatik Arrigorriagarainoko herrietara iritsi nahi dugu. Lanbideren arabera, Laudio eta Orozkotik  13.000 bizkaitar doaz Arabara lanera egunero, eta 9.000 arabar Bizkaiara doaz. Plataforma zerbitzu publikoa izateko helburuarekin jaio da, alderdikerietatik kanpo.

Erabiltzaileen gastua, errepidearena, eta kutsadura neurtu dituzue. Zeintzuk dira ondorioak? 

Laudiotik Gasteizera 10 aldiz joateak 37.50€ balio du, eta 15 bidaia egiteak 30€ (%60ko deskontua aplikatzen da bidaia kopuru horretatik aurrera eta). Aldiz, Bizkaiara mugitzeko ez dago hobaririk. Eskualdetik jendetza mugitzen da Bilbora edota Gasteizera lanera, garraio publikoa oso murritza da eta gure hiriburura (Gasteizera) joateko asko ordaindu behar dugu.
Ingurumen kalteei dagokienez, Bilbotik Laudiorako tartean 5.06kg /CO2 kutsatzen da, errepide nagusian 6.78 kg kaltetzen den bitartean. Denbora gutxiago behar izatea, kutsadura txikitzea eta segurtasuna handitzea eragingo lituzke bidesari ezak.

Diskriminizazioa salatzen duzue. Zergatik?

AP-68ko Laudio-Bilbo tartea Espainiar estatuko errepide sarearen laugarren zatirik garestiena da. 2.10€ balio dute 10 kilometrok (Aretatik 10 kilometro daude, eta Laudiotik 12 km). Seopan Autopisten Patronalaren arabera, 0.09 eurotan kilometroa errentagarria da; beraz, bikoitza baino gehiago ordaintzen dugu (Aretatik Bilbora, 0.21€ dira kilometroa).

Azken 9 urteetan (20211tik 2020ra) Laudion autopista egunero hartzen dutenek ez dagozkien 8.700€  ordaindu dituzte, eta 2026 arte luzatzen bada egoera 4.250€ gehiago izango dira: guztira ia 13.000€. Gasteizera doazen hobaridunek 795 euroko gastua dute urtero, 7.100€ ordaindu dituzte iaz arte, eta egoera aldatu ezik ia 12.000€ utziko dituzte errepide horretan.

Instituzioen babesa bilatu edo jaso duzue?

Plataformaren jardute eremua Urduñatik Arrigorriagarainokoa da. Aiara eta Artziniegakoekin ere bildu nahi dugu. Momentuz Urduña, Laudio, Amurrio eta Orozkoko alkateekin elkartu gara. Ugao, Arakaldo, Arrankudiaga eta Arrigorriagakoekin ere hitz egin dugu, baita Batzar Nagusietako EH Bilduko biltzarkideekin ere. Aste honetan Podemos eta PPkoekin jarri dugu zita. 

Plataforma gisa, zeintzuk dira zuen asmoak?

Orain arte dokumentazioa prestatzen ibili gara. Udalekin, Batzar Nagusietako kideekin eta sindikatuetako ordezkariekin elkartzen gabiltza orain, eta askoren babesa jaso dugu jada: ELA, LAB, UGT, STEILAS, EHNE, SATSE, EUSPEL...  Oraingoz babes sindikal gehiago jasotzen ari gara politikoa baino. 

Aurrera begira, plataforma publikoki aurkeztea, sare sozialak zabaltzea, eta auto karabanak antolatzea izango dira gure hurrrengo pausoak, doakotasuna eskatzeko.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide