Zuhaitz Eguna antolatu zuen Uhandre Amurrioko Baso Biziak plataformak iragan larunbatean -martxoak 27- Baranbion. Baranbioko Administrazio Batzarraren lursail publiko batean tokiko zenbait zuhaitz espezie landatu zituzten bertaratutako dozenaka lagunek. Aurretik insignis pinuak zeuden lursail horretan landatuak.
Tokiko kontsumo jasangarriaren onurak balioan jarri nahi izan zituzten larunbateko egitasmoan. Eukaliptoaren hedapen masiboa salatzeko parada ere izan zuten.