Arabako Txistu Bandak eta Bilboko Udal Txistu Bandak Manu Mendigurenen omenezko kontzertua antolatuko dute Amurrio Antzokian datorren apirilaren 24an, 19:00etan. 2020ko urtarrilean zendu zen txistulari amurrioarra 52 urte zituela, Cristhian Alemanyk soslaia idatzi zuen Aiaraldea Hedabidean.
Gonbidapenak Kultur Etxean eskuragarri
Amurrioko Txistuzaleak elkarteak eta Amurrioko Udalak elkarlanean antolatu dute 'Mendi' gogoratzeko kontzertua. Sarrera doakoa izango da baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu beharko da. Amurrioko Kultur Etxean eskuratu ahalko dira, apirilaren 12tik aurrera.