39 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Marixol Iparragirreri Estanislao Galindezen kontrako atentatuan parte hartzeagatik

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 29a, 10:36

Marixol Iparragirre hainbat aldiz epaitu dute aurten. / Argia.eus

Auzitegi Nazionalak frogatutzat jo du emakumezkoaren partaidetza Amurrioko postariaren hilketan. Atzokoarekin, hiru espetxe zigo luze jaso ditu Marixol Iparragirrek aurten. 

Madrilgo Auzitegi Nazioanalak martxoan epaitu zuen Marixol Iparragirre. Hedabideek zabaldutakoaren arabera, atzo jakinarazi zion auzitegiak ETA Militar erakundeko militante ohiari 39 urteko kartzela zigorra ezarri diola.

Epaitegiak uste du frogatutzat jo du Iparragirrek Estanislao Galindez postari amurrioarraren heriotza eragin zuen ekintzan parte hartu zuela. Hilketa eta auto bat lapurtzea -ekintzan baliatu zena- egotzi diote Marisol Iparragirreri. Iparragirrerekin, ETAko 3 kide zigortu dituzte jadanik Galindezen heriotzagatik.

Espetxealdiaz gain, emakumezkoak 300.000 euroko kalte ordainari aurre egin beharko dio, Estanislao Galindezen alargunari eta seme-alabei emango zaiena.

Iparragirrerekin, ETAko 3 kide zigortu dituzte jadanik Galindezen heriotzagatik

ETAko buruzagi ohiak 3 kartzela zigor jaso ditu aurten, denak luzeak. Aipatutakoaz gain, otsailean 122 urteko espetxe zigorra berretsi zion Espainiako Auzitegi Gorenak, 1995an Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea leporatuta. Martxoan 61 urteko zigorra gehitu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak 1994an eta 1995ean bi atentatu agindu izana leporatuta.

Guztira, 222 urteko zigorra ezarri diote Espainiako epaitegiek, 2019an Estatu Frantziarrak estraditatu zuenetik. 

Estanislao Galindez

Amurrioko postariari dagokionez, Lekamañakoa zen jatorriz Estanislao Galindez, eta 8 seme-alaba izan zituen. 1985ko ekainaren 26an erail zuen ETAk Amurrion, Mendiko kalean. Hain zuzen, lanera zihoala tirokatu zuten 3 lagunek, 63 urte zituela.

Felix Galindez Estanislaoren anaia zen. Gizonezko hori ere hil zuen ETAk ia 4 urte lehenago, 1981eko uztailaren 25ean. Guardia Zibilaren informatzaileak izatea egotzi zien erakunde armatuak biei. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide