Epaitegira joko du ELAk, Tubos Reunidosek plan estrategikoaren gaineko informazioa ematen ez badio

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mai. 4a, 07:05

Tubos Reunidosek Amurrion du lantegia. / Aiaraldea.eus

Hainbat aldiz eskatu dute sindikatuek zuzendaritzak Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatean aurkeztutako dokumentazioa. 

Idazki bana eman zien atzo ELAk Tubos Reunidos taldeak Amurrion, Trapagan, Sestaon eta Langraizen dituen enpresetako zuzendaritzei, eskaera bat egiteko: Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatean (SEPI) aurkeztutako dokumentazio osoa ematea.

Tubos Reunidosek 115 milioi euroko erreskatea eskatu zion erakunde horri urte hasieran. Erreskate hori justifikatzeko aurkeztu behar izan du dokumentazioa, etorkizunerako plana eta plan estrategikoa tartean. 

ELAko kideek salatu dute “behin eta berriro” eskatu dituztela dokumentu horiek, baina zuzendaritzak ez dizkiela helarazi, “errekerimendu hori aurkezteko betebehar legala” izan arren.

Gauzak hala, “pazientziak muga bat duela” ohartarazi du sindikatuak, eta informazioa jaso ezean, epaitegira joko duela ziurtatu du. “Tubos Reunidos taldeko langileek eta euren ordezkariek errespetua merezi dute eta taldearen etorkizuneko planak ezagutu behar dituzte. Gure lehentasuna lanpostu eta lan baldintza guztiak bermatzea da”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide