Amurrioko EH Bilduk oharra zabaldu du salatzeko udal gobernuak ez duela Tubacexek Ertzaintzak eginiko kargen inguruan eztabaidatu nahi. “Azken osoko bilkuretan behin eta berriz jarri dugu mahai gainean Ertzaintzak Tubacexeko langileen aurka izanduen jarrera bortitza”, azaldu du opozisioko taldeak. EH Bilduko kideen ustez, Legebiltzarraren aurrean jazotakoa izan zen “une latz eta gogorrenetako bat”.
Horregatik, apirileko udal osoko bilkuran berriz atera zuten Gaia, “ahozko mozio gisa”. Bi gauza eskatu zituen talde politikoak: osoko bilkurak eraso horiek gaitzestea eta dagokionari berriz ez errepikatzeko eskatzea. “Harrigarria bada ere, EAJk eta PSEk ez zuten gaia eztabaidatu eta erabakirik hartu nahi izan”.