Dozenaka lagun bildu dira gaur arratsaldean Amurrioko Juan de Urrutia plazan eginiko elkarretaratzean. Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanioren atxiloketak salatzea izan da mobilizazioaren helburua. Pipe San Epifanio Amurrioko bizilaguna da duela hilabete batzuetatik hona, eta herrian atxilotu du Guardia Zibilak gaur goizean.
Arratsaldeko lehen orduak utzi dituzte bi preso ohiak aske. Euskal presoei ongi etorriak antolatzea leporatu diete biei.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte