Gizonezko batek bere bikotekidea erail zuen atzo -abuztuak 10- Sevillan. Emakumeak 60 urte zituen, eta biolentzia matxistak Espainiako Estatuan hildako 31. pertrsona da. Euskal Herrian lau dira gizonezkoen eskuetan eraildako emakumeak: Miarritzen (Lapurdi), Aizarnazabalen (Gipuzkoa), Sestaon (Bizkaia) eta Murchanten (Nafarroa).
Amurrioko Mugimendu Feministak, ohikoa den bezala, elkarretaratzea egin du gaur -abuztuak 11- Juan de Urrutia Plazan, azken erailketa matxista hori deitoratzeko.