BIDEO-ERREPORTAJEA

Jai-giroak Amurrioko kaleak berreskuratu ditu Jai Herrikoien Aldeko Batzordeari esker

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abu. 14a, 12:16

Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatutako egitarauari hasiera eman zioten atzo Amurrion. Tubacexeko langileek jaurti zuten lehen suziria, eta jai giroak herriko kaleak berreskuratu zituen. Kontzertuak egin zituzten arratsaldean parkean. Iluntzean, aldiz, Akelarreko sua piztu zuten Otsemeak neska* gazte taldeko kideek.

Urtebeteko geldialdiaren ostean, jai giroak Amurrioko kaleak berreskuratu zituen atzo. Osasun neurri guztiak zainduz, Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak egitarau oparoa antolatu du astebururako. Ostiraletik igandera arte jarduera ugari egingo dituzte Amurrioko parkean, herritarren parte-hartzea bultzatzea helburu.

Hemen kontsultatu daiteke egitaraua osorik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide