Iragan ikasturteko lorpen "txiki eta ez hain txikiak" ospatu eta hastear den ikasturte berriari begira indarrak batzeko baliatu zuten Ikama ikasle antolakundeko militanteek Amurrioko Gaztetxean atzo -irailak 2- antolatutako Ikasle Eguna. Araba osoko kideak elkartu ziren Amurrion "ikasle borrokalarien artean saretu eta datorren kurtsoan datorkigunari indarrez eta gogoz ekiteko".
Egun osoko egitaraua prestatu zuten horretarako. Tubacexeko langileei elkartasuna adierazteko tartea izan zuten ere, Amurrioko Epaitegiaren aurrean antolatutako elkarretaratzean egon baitziren.
Argazkiak: Izaro Cuadra