Suzko barrikada bat piztu dute Tubacexeko grebalariek Amurrioko piketean, greba mugagabearen 226. egunean. Atzo, Enpresa Batzordeak uko egin zion Eusko Jaurlaritzak lan-gatazkarekin amaitzeko helburuarekin luzatutako proposamenari, azken unean multinazionalaren presioaren aurrean amore eman eta nahitaezko kaleratzeen aukerari ateak zabaltzeagatik.
Brigada Mugikorraren operatibo zabala bertaratu da gaur Laudio eta Amurrioko lantegietara. Ertzaintzak errespetua eskatzen ari zen langile bat identifikatu du Amurrioko piketean.