Aiaraldeko Berdintasun Zerbitzuek urteroko topaketa prestatu dute berdintasunaren alde. Aurtengo hitzordua azaroaren 13an izango da, larunbatean, Reforren. Makina bat jarduera egingo dituzte goiz osoan, berdintasuna ardatz hartuta. Dena den, indarkeria matxistaren kasuen lanketaz arituko dira goizaren zatirik handienean, "Hurbiletik bizi dugunean, zelan jokatu kasu baten aurrean?" gaiari helduko baitiote 11:00etatik aurrera.
Autodefentsa feministari ere egingo diote tartea, 12:30etik aurrera. Topaketa bukatzeko, "erreparazio ekintza" proposatu dute.
Izen-ematea
Jardunaldia doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako bi modu daude: cayala.miren@ayto.araba.eus posta elektronikora mezua bidaltzea, edo 686 587 889 telefonora deitzea.
