Alex Txikonen 'La montaña desnuda' dokumentala ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 07:00
Muturreko eguraldiarekin egin zuen igoera Alex Txikonek. / Eldiario.es

Mendiko Lagunak taldeak Mendi Jardunaldien edizio berria antolatu du eta prestatutako ekintzen artean Alex Txikonen filmaren proiekzioa egongo da. Zehazki, jarduera horrekin hasiko da aurtengo egitaraua.

Azaroaren 18an 19:00etan Mendiko Lagunak taldeak La montaña desnuda dokumentala proiektatuko du Amurrio Antzokian. Mendi Jardunaldien edizio berriaren barruan egingo du eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozketatuko du aurreko egunean. Hemen eman daiteke izena parte hartzeko.

Filmak mendizalearen bizipenak jasotzen ditu Nanga Parbatera egindako espedizioan. Izan ere, tontorra neguan zapaltzea lortu zuten lehen pertsonak izan ziren Alex Txikon eta bere kideak.

Edonola ere, pelikula horren ostean beste zazpi ekintza egingo dira. Takomano Espeleo taldeak hitzaldia eta txangoa eskainiko du azaroaren 19an eta 20an. Egun horretan Xabi Mujika mendizalea Aizkorriri buruz mintzatuko da eta hurrengo egunean, azaroaren 21ean, Izoriara joko dute, Babioko herri harresitua bisitatzeko.

Azaroaren 24an Kepa Lizarragak Baltoroko glaziarrari buruz hitz egingo du eta bi egun geroago Ana Zamorano 'Mundua bizikletan' solasaldian mintzatuko da. Egun horretan Gorobel Ibilaldiko argazki eta bideo lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Azkenik, azaroaren 27an Pou anaiek idatzi duten liburua aurkeztuko dute: Aupa Pou: una vida encordados. Katekesi Aretoan izango dira ekintza gehienak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide