ERASO MATXISTA

Bi hilabetetan bosgarren eraso matxista salatu du Otsemeakek

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko aza. 14a, 11:21

Labur.eus/entzungaitzatela estekan egin daitezke salaketak. / Otsemeak

"Entzun gaitzatela!" dinamikapean abiatutako salaketa ekimenaren bidez, 26-28 urte arteko mutilak 21 urteko neska erasotu duela ohartarazi du Otsemeak talde feministak.

"Beste eraso bat Amurrioko kaleetan! Entzungo gaituzue, entzungo gaituzte! Aski da!", adierazi du Otsemeak Amurrioko talde feministak sare sozialen bidez. "21 urteko neska* gazte bati eraso egin dio 26-28 urte bitarteko gizonezko batek", azaldu dutenez. 

Erasoa jasan duenaren testigantza bildu eta zabaldu dute. Etxera joatean gertatu zen dena, salatzailearen aburuz: "Amurrioko parkeko banku batean eserita zegoen 26-28 urte bitarteko mutil bat, eta, bertatik pasatzean, 'baina zein neska polita, ez zaitez bakarrik joan, ni  joango naiz zurekin' hasi zitzaidan esaten. Nik aurrera jarraitu nuen, eta berak besotik heldu ninduen. Justu andere bat pasatzen ari zen, eta mutila horretaz konturatu zen, orduan askatu egin ninduen eta joan ahal izan nuen". Andreari eskerrak, hor bukatu zen dena. 

Entzun gaitzatela izenburupean, interneteko baten galdetegi bidez Amurrioko eraso matxistak salatzeko deia zabaldu zuen Otsemeak talde feministak duela bi hilabete. Geroztik, bost kasuren berri izan dute, gutxienez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide