Marixol Iparragirrek 15 urteko espetxe zigorra jaso du Amurrioko epaitegien kontrako atentatuagatik

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 16a, 06:00

Marixol Iparragirre epaitegian. / Argia.eus

ETA erakundeko buruzagi ohiak onartu du erasoa agindu zuela eta Entzutegi Nazionalak gutxieneko zigorra ezarri dio; 15 urte.

Komunikabideek jakinarazi dute atzo Marixol Iparragirre ETA erakundeko arduradun ohiak 15 urteko espetxe zigorra onartu zuela. Entzutegi Nazionalak epaitu zuen Amurrioko epaitegien kontra 1996an eginiko erasoagatik. Une horietan azpiegitura eraikitzen ari ziren eta atentatuaren eztandak kalte materialak baino ez zituen sortu.

Hala ere, 15 urteko espetxealdia egotzi diote emakumeari, "suntsidura terrorista" akusazioak baimentzen duen gutxieneko zigorra baita. Kargu horrek ez ditu baloratzen eztandaren txikizioa, baizik eta zartatzearen momentuan -1:00etan- norbaitek hortik igaroz hil ahal izan zela.

Zehazki, Iparragirrek aitortu du lehergailuak eta aginduak eman zizkiela kasu beragatik jadanik epaitutako ETAko bi kideri.

Eraso gehiago Amurrion

Epaitegiaren atentatuan modu zuzenean parte hartu ez zuen arren, Marixol Iparragirrek 39 urteko beste espetxe zigorra jaso zuen apirilean Estanislao Galindez hil zuen erasoan parte hartzeagatik.

Jadanik ETA Militar erakundeko militanteak 200 urteko espetxealdia metatu du azken urteetan izandako epaiketetan. Aurretik, Estatu Frantsesean zigorra bete zuen, 2019an espainiaratu zuten arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide