Udal aurrekontuen eztabaidak okupatzen ditu Amurrioko talde politiko instituzionalak. Orain Amurriok astelehenean plazaratu zuen prentsa oharra bere jarrera azaltzeko, eta berdina egin du orain oposizioko talde nagusiak: EH Bilduk.
Koalizioak 14 neurri proposatu ditu guztira, 800.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egitea ekarriko luketenak. “Amurrio berreraikitzeko oinarriak finkatzea” da proposamenen xedea, talde politikoko kideek azaldu dutenez.
“Egoera larria da, baina trantsizioa beharrezkoa da, eta krisi-une hau baliatu behar dugu udalerria printzipio sozioekonomiko berrietara aldatzeko”, azaldu du Mariano Alava zinegotziak.
Hiru esparrutan eragin nahi dute 14 neurri horiekin: suspertze ekonomikoan, trantsizio energetikoan eta zaintzen eremuan.
Hauek dira planteatu dituzte egitasmoak:
- Amurrio deskarbonizatzeko azterlana (30.000 euro).
- Arropa birziklatzeko kanpaina (30.000 euro).
- Izarza eta Aresketamendi berreskuratzeko proposamena (100.000 euro).
- Mugikortasun elektrikoa errazteko karga-puntuak (25.000 euro).
- Landakotik tren-geltokirako sarbideen hobekuntza (10.000 euro).
- Udal liburutegian ikasteko gelak egokitzea (150.000 euro).
- Zabaleko eskolan inbertsioak: , frontoiko hezetasunak berrikusi eta konpontzeko, aldagelak, bainugelak eta dutxak egokitzeko, sistema elektrikoa konpontzeko eta dagoen jantokia egokitzeko (200.000 euro).
- Gazteen emantzipazioa errazteko laguntzak (90.000 euro).
- Ekintzailetzarako laguntza-lerroa sortzea (20.000 euro).
- Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei energia-gastuak eta oinarrizko premiak ordaintzeko bonu espezifikoak sortzea (25.000 euro).
- Sortzaileei laguntzeko diru-partida (20.000 euro).
- Antzokiaren eskaintza handitzea (30.000 euro).
- Zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoak detektatu, bideratu eta artatzea eta Udaleko Lanpostuen Zerrendan euskara-teknikari lanpostu berri bat sortzea (50.000 euro).