Hasiera batean kontrakoa zirudien arren, lasterketa herrikoia egongo da abenduaren 12an ospatuko den Amurrioko Krosaren III. edizioan. Aurtengo edizioak Euskadiko Txapelketa hartuko du. Hori dela eta, proposatutako ordutegiekin bateraezina zen proba herrikoia.
Baina Euskadiko Federazioak hainbat aldaketa egin ditu eguneko ordutegian, eta Oinkariak Atletismo Taldeko kideek iragarri dute azkenean aukera egongo dela ohiko lasterketa herrikoia ere egiteko. Taldeko kideek pozez jaso dute albistea.
Zita 9:45ean izango da, master federatuekin batera. Lasterketa mistoa izango da, eta kirolariek 5.200 metroko zirkuitua osatu beharko dute. Esteka honetan egin daiteke izen ematea honezkero. Inskripzioak 3 euroko kostua izango du, eta egunean bertan egin beharko dute atletek ordainketa, dortsala jasotzearekin batera.
Horrenbestez, horrela berritu dira Amurrioko III. Krosaren ordutegiak:
