Istripua jazo da gaur goizean AP-68 errepideko 23. kilometroan, Amurrion, Bilborako norantzan. Bi autok elkarren artean talka egin dute eta bi pertsona zauritu dira kolpearen ondorioz.
Larrialdi zerbitzuek 11:50ean jaso dute abisua. Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera. Errepidearen zati bat moztu dute, baina egoera bideratua dago dagoeneko. Basurtuko ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.
Gaurkoa ez da AP-68 autobideko Aiaraldeko zatian azkenaldian gertatu den istripu bakarra. Iragan azaroaren 24an auto bat bidetik atera zen Orozkon, eta barruan zegoen pertsona zauritu zen.