Bertan behera utzi dute Amurrion urtarrilaren 23an ospatzekoa zen San Anton Armuru azoka, antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi dutenez. COVID-19aren bilakera dela eta erabaki dute ekimena datorren urtera atzeratzea.
Azoka bertan behera uzten duten bigarren aldia izango da aurtengoa, iaz ere erabaki bera hartu baitzuten. Gauzak hala, 2020ko urtarrilean ospatu zuten feria azkeneko aldiz:
San Anton Armuru da eskualdeen dagoen urteko lehenbiziko azoketako bat, eta erreferentea da Aiaraldeko ekoizleentzat, ehunka postu daudelako. Dena den, txerriaren enkantea da azokako ekitaldirik ezagunena.