Latetan ere salduko dute hemendik aurrera Arabako Txakolina

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urt. 13a, 10:00

Arabako Txakolina latetan ere banatuko da aurrerantzean. / Xarmant

Ontzi berria aurkeztu dute Artomañanako txakolindegian. Lehenbiziko 70.000 latak Estatu Batuetara bideratuko dituzte aurki, merkatuaren eskariz.

Artomañanako txakolina latetan ere salduko dute aurrerantzean. 70.000 lata bidaliko dituzte laster Estatu Batuetara. Mariano Alavak azaldu duenez, Australiatik, Errusiatik zein Kanadatik jaso dituzte eskariak. 

Arabako Txakolina markapean zabalduko dute eskaintza, "kirol eta jai ekitaldietara" hedatzeko, zein hondartza gisako guneetan errazago kontsumitzeko. Nabarmendu dutenez, Ameriketan batik bat, ohitura handia dago ardoa ere latetan saltzeko, etxeko kontsumorako batez ere. Hain zuzen, ekoizpenaren laurdena fakturatzen da bertan. 

Bizkaiko eta Gipuzkoako Txakolina izendapenak aurka azaldu dira: "Arabako Txakolinaren erabakia onartzen dugu, baina ez dugu partekatzen". Eztabaidak latetan ontziratzeko baimen eskaerarekin batera egin du salto. Zentzu horretan, Arabako bidea baztertu dute Euskal Herriko gainontzeko txakolin izendapenek. 

Iaz 450.000 mahats kilo bildu ziren Aiaran, eta 7.500 botila bete ziren eskualdean.

Txakolin ginebra

Ez da edariari azkenaldian eginiko berrikuntza bakarra. Izan ere, Fabian de Mariaka txakolin ginebra plazaratu zuten 2020an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide