2004an jaiotako 100 kinto inguruk hitzordua izango dute ostiralean, Agate Deunako bezperan, herrian abesteko. Berez, koronabirusaren pandemia dela medio, ez dute dirurik eskatuko, jendearekin harremana murrizteko eta gaixotasunaren zabalpena ekiditeko. Horrez gain, indarrean dauden neurriak beteko dituzte.
Otsailaren 11n, jaia
Halaber, kintoek ospakizuna egingo dute hurrengo ostiralean eta Amurrioko Udalak hartu du bere gain horren gastua. Egitaraua goizean hasiko da, talde txikietan kantatuko baitute herriko dendetan, ikastetxeetan eta zenbait enpresetan.
13:30ean Guk plazan elkartuko dira guztiak Agate Deuna elkarrekin abesteko. 19:00etan Orkresta elektrotxarangak joko du eta 22:00etan Erruki erromeriak. Azkenik, 00:00etan kintoak berriro batuko dira abesteko, Juan Urrutia plazan.