Pirritx, Porrotx eta Marimotosek 'Kui-kui' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozketatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ots. 26a, 08:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Amurrion eginiko emanaldi batean. / Aiaraldea.eus

Martxoaren 4an 2 emanaldi eskainiko dituzte Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek Amurrioko Bañueta kiroldegian. Aiaraldea komunikabideak 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Kui-kui ikuskizuna taularatuko dute Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek Amurrioko Bañueta kiroldegian, martxoaren 4an. "Emanaldi bakoitzean 1.500 lagunek izango dute ikusteko aukera", zehaztu dute. Izan ere, bi saio eskainiko dituzte: 17:30ean lehenbizikoa eta 19:30ean bigarrena. Berez, azaroaren 28an egitekoak ziren ikuskizunaren estreinaldia Amurrioko kiroldegian, baina bertan behera utzi zuen udalak, pandemiaren garapenagatik.

Korrika kulturalaren baitan eskainiko dituzte, ordea, oraingo saioak. Sarrerek 3 euro balioko dute, eta Kultura Etxean egongo dira salgai. Bi urtetik beherakoek, baina, ez dute ordaindu beharko. Hala ere, sarrera eskuratu beharko dute, aforoaren kontrola eramateko. Horrez gain,  egunean bertan ere egongo da txartelak erosteko aukera Bañueta kiroldegian, adierazi dutenez.

Udazkeneko sarreren itzulketa

Amurrioko Euskara Zerbitzuek azaldu dutenez, udazkenean sarrera erosi zutenek txartel bera erabiltzeko aukera izango dute, zenbakien araberako kokapena eta txandak aintzat hartuta. "Ez doazenek, berriz, dirua berreskuratzeko aukera izango dute Kultura Etxera bertaratuta (astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 eta 16:00-20:00; eta larunbatean 10:00-14:00)", erantsi dute.

Zenbakien arabera finkatuko dira emanaldi ordua eta ikuslearen kokapena:

LEHENENGO EMANALDIA (17:30)

  • Sarrera zuriak (pistak): 001-650
  • Sarrera horiak (harmailak): 001-140
  • Sarrera urdinak (harmailak): 001-120

BIGARREN EMANALDIA (19:30)

  • Sarrera zuriak (pistak): 651-1300
  • Sarrera horiak (harmailak): 141-239
  • Sarrera urdinak (harmailak): 121-200

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide