Tubacex eta Artiach enpresetako emakume beharginak, Ibarrako Madres Mercedarias egoitzako langileak, etxez etxeko laguntza zerbitzukoak, jantokietako langileak... guztiek egin dute bat gaur eguerdian Aiaraldeko Mugimendu Feministak Amurrioko Juan Urrutia plazan egindako mahainguruan.
Hainbat sektoreetako errealitateak mahaigaineratu dituzte, emakume izateagatik jasan beharreko prekarietate egoeran sakonduz: soldata baxuagoak, lan-baldintza debaluatuak, aitortu gabeko lana...
Elkarren arteko sareak ehuntzen jarraitzeko apustuan berretsi dira, prekarietateari aurre egiteko bide bakartzat joz. Horrenbestez, datorren martxoaren 8ko deialdiei begira jarri dira, sektore prekarizatu eta feminizatuen arteko batasuna eraikitzen jarraitzeko.