Amurrioko Emakumeon* Sarea aurkeztu dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mar. 8a, 14:20

Emakume ugari batu dira plazan gaur aurkezpenean. / Aiaraldea.eus

Martxoaren 8a probestu dute Amurrioko Emakumeon* Sarea aurkezteko. Emakume bezala herrian bizitza gauzatzeko beharrak definitzeko prozesu parte hartzailea abiatuko dute.

Hilabeteko sukalde lanaren ondoren, gaur aurkeztu dute Amurrioko Emakumeon* Sarea. Egitasmoak udalerriko emakumeak elkartu eta "bizitzeko beharrak definitzeko" prozesu parte hartzailea abiatzea du helburu. Amurrioko Mugimendu Feministak sustatu zuen hasiera batean ekimena, eta bidean sektore eta jatorri desberdinetako emakumeekin eraiki dute elkarlana.

2021ean, Amurrioko Udalak Emakumeen Etxea gauzatzeko mahaigainean jarritako proiektua alboratu zuen Amurrioko Mugimendu Feministak, proiektu horren bidean hartutako erabakiak mugimendu feministaren, eta oro har, herriko emakumeen bizkar hartuak zirela egotzita. Mugimendu Feministak prozesu parte-hartzaile "erreal" baten beharra azaleratu zuen, eta hau bultzatzeari ekin zion.

Horrela sortu zen, gaur aurkeztu duten Amurrioko Emakumeon* Sarea. Herriko emakume ororentzakoparte hartze espazioa izatea dute helburu, hauen beharrak identifikatu, eta, aurrera begira behar horiek asetuko dituzten tresnak diseinatzeko.

Bilerak hilabetero

Hilabeteko lehenengo astelehenetan elkartuko da Amurrioko Emakumeon* Sarea aurrerantzean, arratsaldeko 17:00etan Etxegoiengo gelan.

Aurrera begira tailer eta hitzaldi espezifikoak eskainiko dituzte ere, Emaginekin elkarlanean, beste toki batzuetan garatutako parte-harzte esperientziak bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Bide horretatik sareko kideak formatu, eta sarea bera herriko subjektu politiko aktibo bilakatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide