"Zurikeria morea" salatu du Otsemeak talde feministak, ekimen baten bidez

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 11a, 19:07

Martxoaren 8an ehunka lagun atera ziren Amurrion ere. / Aiaraldea.eus

Herriko hormetan egin dute ekimena Amurrioko Otsemeak talde feministako kideek. 

Martxoaren 8aren ingurua pasata, ekimena egin du Amurrioko Otsemeak talde feministak "zurikeria morea" salatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, "ez du denak balio".

Adibide anitzak plazaratu dituzte ekimen baten bidez. "Zure lagun erasotzailea babesteak eta txapa morea jartzeak ez du balio", azpimarratu dute.

"Zure lagun erasotzailea babesteak eta txapa morea jartzeak ez du balio"

Ildo beretik, "martxoaren 8a atzo, gaur eta beti" dela nabarmendu dute, eta ezinbestekoa dela horretarako antolakuntza feminista. "Martxoaren 8ko postureoa eta gero, kaleetara atera gara, denak ez duelako balio", adierazi dute. Herriko paretak baliatu dituzte mezu feministak hedatzeko, margoketak eginez. Hala, sistema heteropatriarkala salatu eta feminismotik Amurrio eraldatzeko konpromisoa berretsi dute:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide