Ivan Ruiz Rotaetxe izango da Pyrenaicako zuzendari berria

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 15a, 07:03
Ivan Ruiz Rotaetxek liburu eta artikulu ugari plazaratu izan ditu azken urteetan Pyrenaican zein beste medio batzuetan. / Aiaraldea.eus

Ivan Ruiz Rotaetxe izendatu dute Pyrenaica aldizkariko zuzendari. Luisa Alonso Ciresi hartuko dio lekukoa aiaraldearrak.

Larunbatean izan zen Euskal Mendi Federazioaren batzar orokorra. Bertan hautatu zuten Ivan Ruiz Rotaetxe amurrioarra erakundearen aldizkari entzutetsuaren arduradun nagusi. Orain arte, Luisa Alonso Cires aritu da zeregin horietan.

Euskal Mendizale Federazioak Ruiz Rotaetxeren lana goraipatu du, urte asko baitaramatza aldizkariaren erredakzio taldeko kide izaten, "bera da Las mejores Rutas en BTT liburuaren egilea ere". Horrez gain, Berria egunkariko eta COBI orientazio klubeko kolaboratzaile ere izan da azkenaldian. Era berean, Mendiko Lagunakeko kidea ere bada.

"Zaila izango da aurreko zuzendaritzaren maila berbera mantentzea, baina gogoak eta ideiak ez ditut faltan izango"

Ivan Ruiz Rotaetxek pozik hartu du erronka: "Zaila izango da aurreko zuzendaritzaren maila berbera mantentzea, baina gogoak eta ideiak ez ditut faltan izango. Euskal mendizale guztion eta erredakzio taldearen laguntza izanik, ziur nago gure Pyrenaica urte askotarako bizirik mantentzeko gai izango garela".

May be an image of 2 pertsona, people standing eta aire zabalean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide