Alberto Quincocesen zerrendak aldarrikatu du Arabako Kontzeju Elkarte independentea beharrezkoa dela

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 25a, 06:45

Alberto Quincoces, artxibo irudi batean.

Oscar Campo, Nagore Ruiz de Zarate, Alberto Quincoces eta Letizia Garciak testua zabaldu dute jakinarazteko zergatik osatu duten zerrenda Arabako Kontzejuen Elkartearen zuzendaritzako ardurak hartzeko.

Atzo Oscar Campos, Nagore Ruiz de Zarate, Alberto Quincoces eta Letizia Garcia zerrendakideek testua zabaldu zuten azaltzeko zergatik osatu duten zerrenda Arabako Kontzeju Elkartearen hauteskundetan parte hatzeko.

Alberto Quincoces tertangarraren hautagaitzak aipatu du zein izan den AKR-ren ibilbidea 1996an sortu zutenetik eta azpimarratu du bere lorpen handiena izan dela erakunde publikoek kontzejuen izaera onartzea, aitortzea eta errespetatzea.

Horrez gain, hautagaiek ezinbestekotzat jotzen dute elkarteko zuzendaritza erabat independentea izatea, baita irekia eta anitza ere. Horren harira, zerrendaren sustatzaileek aldarrikatu dute kontzejuek funtsezko bi eginkizun dituztela: partaidetzaren bidez komunitatea sortzea eta lurraldea defendatzea.

Arabako Kontzeju Elkarteak bihar egingo ditu hauteskundeak bere zuzendaritza hautatzeko eta aurkeztu diren bi zerrendetan daude aiaraldearrak. Alde batetik, Joseba Terreros arespalditzarra eta bestetik Alberto Quincoces tertangarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide