Ostiralean hasiko da Amurrion Arabako Bertsolari txapelketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 30a, 10:05

Faktorian aurkeztu zuten 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. / Aiaraldea.eus

Final zortzirenetako lehenbiziko saioa izango da Amurriokoa. Kultur Etxean izango da emanaldia, 20:00etan.

Arabako Bertsolari Txapelketak aurki hasiko du bere bidea. 2022. edizioak 30 bertsolari izango ditu norgehiagokan, horien artean 3 aiaraldear: Unai Mendibil Etxebarria larrinbearra, Iñaki Cabeza Conejo amurrioarra eta Asier Rubio Hidalgo luiandoarra. Aurten, gainera, lehenbiziko bi geltokiak eskualdean egingo ditu txapelketak. Izan ere, aurkezpena Faktorian egin zuten martxoaren 19an, eta lehenbiziko saioa Amurrion jokatuko da ostiral honetan. Hain zuzen, Kultura Etxeak jasoko du aurreneko final zortzirena, 20:00etan. Ondorengo bertsolariak ariko dira kantuan:

  • Iñaki Viñaspre Simon (azken txapelduna)
  • Paula Amilburu Izargarai
  • Unai Anda Delika
  • Xabier Antia Zuaznabar
  • Eukene De los Aires Amundarain
  • Aitor Najera Saez de Vicuña

Sarrerek 2 euroko rezioa izango dute bazkideentzat, eta 3€ balioko dute gainontzekoentzat. 16 urtetik beherakoek doan gozatu ahalko dute emanaldiaz. Txartelak bertan erosteko aukera eskainiko du Arabako Bertsozale Elkarteak, baina www.bertsosarrerak.eus webgunean ere eskura daitezke.

Eskualdeko bertsolarien saioak

Asier Rubio hidalgok apirilaren 3an, igandean, abestuko du Trebiñun, 17:30ean Gizarte Etxean. Xabi Igoa Eriz, Andere Arriolabengoa Amenabarro, Irati Anda Villanueva, Oier Arbina Vadillo eta Danel Herrarte Nafarrate izango ditu kantukide.

Unai Mendibil Etxebarriak eta Iñaki Cabeza Conejok, berriz, apirilaren 9an izango dute saioa, Langraitzeko zentro soziokulturalean. Peru Abarrategi Sarrionandia, Felipe Zelaieta Txurruka, Maddi Agirre Epelde eta Markel Yoller Lopez de Arroyabe ere igoko dira oholtzara eurekin. 

Martxoaren 19an aurkeztu zuten Faktorian 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. 2017an ere burutu zuten agerraldia eskualdean, Aretan hain zuzen:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide