Iker Larrazabalek Buruz Buruko Promozio Txapelketa jokatuko du gaur Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2022ko api. 2a, 08:00

Iker Larrazabal Amurrioko Frontoian. / Aiaraldea.eus

Pilotari amurrioarrak bere bigarren denboraldia hasi du jadanik profesionalen artean eta gaur hitzordu garrantzitsua izango du bere herriko frontoian. Egiguren V. jokalariarekin neurtuko da eta arratsaldean Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak Peña II.-Albisu izango ditu aurrez aurre. 

Iker Larrazabal Amurrioko frontoira itzuliko da gaur, eskupilotaren elitean aritzeko. Gazteak badauka eskarmentua, 2020an Aimar Olaizolaren aurka neurtu baitzuen bere trebezia toki berean. Baina gaurkoa era partida garrantzitsua izango da.

Izan ere, Buruz Buruko Promozio Txapelketan Larrazabalek ez du kale egiteko tarte handirik. "Finalaurdenetan bi multzo daude eta soilik lehenengoa eta bigarrena sailkatzen dira hurrengo kanporaketarako. Hortaz, beharrezkoa dut, gutxienez, bi partida irabaztea" adierazi dio kirolariak Aiaraldea Komunikabideari. Gaur bere aurkaria Egiguren V. izango da eta gero Alberdi II. eta Zabalarekin lehiatuko da.

Larrazabalek argi dauka bere helburua txapela irabaztea dela, baina, aldi berean, badaki profesional mailan guztiek dutela asmo hori: "Konfiantza daukat nire buruan, baina gauza asko hobetu behar ditut oraindik".

Halaber, amurriorrak azaldu du herrian jokatzeak baduela bere alde ona eta txarra: "Etxean eta zure ingurukoen aurrean lehiatzea oso berezia da, baina, aldi berean, urduritasuna sortzen du".

Urrutikoetxea eta Albisu, besteak beste

Iker Larrazabalek ez ezik, elitean dauden izen garrantzitsuek ere hartuko dute bihar frontoia. Hain zuzen, Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak Peña II.-Albisurekin neurtuko ditu indarrak. Horrez gain, Bakaikoak Alberdiren kontra jokatuko du.

17:15ean hasiko da hitzordua eta interesdunek sarrerak eros ditzakete oraindik hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide