Galder Barbadok Gasteizen ere hartu du Korrikaren lekukoa

Aitor Aspuru Saez 2022ko api. 2a, 10:20

Galder Barbadok eta Aitor Zelaiak elkarrekin eraman dute Gasteizen Korrikaren lekukoa eta horrela gogoratu dute epaileen erabakiaren zain daudela.

Galder Barbado amurrioarrak bere herrian hartu zuen Korrikaren lekukoa, 3. kilometroan, Gazte Mugimenduarekin. Hala ere, atzo berriro eraman zuen, baina Gasteizko kaleetan.

Alaves futbol klubeko jarraitzailek, Iraultza taldeak, gonbidatu zituen lekukoa eramatera Galder Barbadok eta Aitor Zelaia.

Biak itxaroten ari dira Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia euren helegiteari buruz, 4 urteko kartzela zigorra jaso baitzuten.

Euren egoera salatzeko ANkerkeria Stop! plataformak hainbat ekintza antolatu ditu azken hilabeteetan eta Barbadok berak gogoratu zuen Aiaraldea Komunikabidean espetxean igaro zuela Korrikaren aurreko edizioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide