Hasi dira San Joseko jaiak. Arratsaldeko seietan piztu dute festari hasiera emateko suziria. Bizilagun ugari batu dira horretarako frontoiaren sarreran. Kirol azpiegitura horren barruan muntatu dituzte txosna eta kontzertuetarako oholtza, eta bertan egin dituzte baita multikirol jolasak, Chock Dee Gym klubaren eskutik.
Igandera arte luzatuko dira Amurrioko auzoko jaiak. Jai batzordeak egitarau oparoa aurkeztu du. Amurrioko Gazte Asanbladak, bere aldetik, musika eskaintza zabala prestatu du gaurko eta biharko.