Babarrun jan herrikoiarekin ospatu dute San Joseko auzokideek jaien bigarren eguna. Arratsaldean dantza erakustaldia eskaini dute Kuskua elkarteko kideek Zabaleko ikastetxeko haurrekin batera, eta ikusle asko bertaratu dira.
Iluntzean jarraituko dute jai egitarauarekin aurrera. Frontoian mariatxiek eta 1980ko hamarkadako bertsioak jotzen dituen Lowe taldea arituko dira 20:00etatik aurrera. Jaikide DJ musika jartzaileak itxiko du frontoiko eskaintza musikala.
Gaztetxean ere musikari ugari igoko dira oholtzara. Cuatro Bancos taldea 22:00etan arituko dira Matx eta El Pollirekin batera. 23:00etan eskualdeko raperoen txanda helduko da eta, azkenik, Aiaraldeko Soinu Sistemak goizaldera arte luzatuko du jai-giroa.