Izaskun Bengoak bigarren aldiz jaso du Gure Kirola Saria

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 19a, 09:00
Taldeka igo ziren omenduak sarien bila./ I. B.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatu zuten asteartean sari banaketa Europa Jauregian.

Asteartean Izaskun Bengoak Gure Kirola Saria jaso zuen Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren eskutik. Hiriburu arabarrean izan zen sari banaketa, Europa Jauregian. Aitorpen horrekin, erakunde publikoek nabarmendu dute Bengoak iaz egindako denboraldia Ipar Martxa kirolean; Espainiako Kopan eta Euskadiko zein Arabako Txapelketetan izan baitzen irabazle, besteak beste.

Amurrioarra aurreko astean informatu zuten eta pozik dago. Halaber, gogoratu du bigarren aldiz jaso duela aitorpena: "Joko Olinpikoetan parte hartu nuenean ere saria eman zidaten". Ekitaldia berezia izan zen, duela bi urte ez baitzen antolatzen. Guztira, 60 sari banatu zituzten, baina gala oso dinamikoa izan zen, Bengoaren iritziz: "Protokoloa oso ondo prestatu zuten eta ordubetean guztiok igo ginen diplomaren bila".

Hazten taldeko kideekin egon zen amurrioarra, bere taldea sarituen artean baitzegoen Espainiako Txapeldunak izateagatik.

Denboraldi bizia

2022-2023 denboraldiaren lehen zatian buru-belarri sartuta dago kirolari olinpikoa eta jadanik Leonen egon da Espainaiko Kopan, Marbellan Andaluzia Kopa dela medio -lasterketa irabazi zuen- edota Italian. Horrez gain, Espainiako Selekzioak lehenengo aldiz deitu du eta Espainiako Taldekako eta Banakako Txapelketak izango ditu maiatzean eta ekainean.

Abuztua amaituta, txapelketa gehiagori egin beharko die aurre, Euskadiko Selekzioarekin, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide