Ekaineran 18an Tubacexeko langileen jaiak 500 laguni emango die bazkaltzen eta jadanik gonbidapenak lortzeko aukera dago. Txartelak Laudioko eta Amurrioko Kultura Etxeetan utzi dituzte antolatzaileek eta ohiko ordutegietan jaso ahalko dira. Ekainaren 11a izango da hori egiteko azken eguna.
Helduentzako menua paella izango da. Umeentzat, aldiz, makarroiak eskainiko dituzte. Postrean euskal pastela aterako dute eta ohiko edariak egongo dira, kafea barne. Adinez nagusiak direnek bakarrik beharko dute gonbidapena, haurrek ez. Rakatapla taldeak prestatuko du otordua.
Ekaineran 18ko egitaraua hurrengoa izango da:
- Parkean 11:00etatik 13:30ak bitartean umeentzako jolasak egongo dira, Kirikino Aisialdi Taldeak antolatuta.
- 14:30ean herri bazkariaren ordua helduko da Matias Landaburu ikastetxe zaharreko jolastokian.
- Azkenik, Juan Urrutia plazan, Cuatro Bancos, Gwa Ya, Chiki Lora eta Aiaraldeko Sound System taldeek kontzertua eskainiko dute 21:00etatik aurrera.