Ekainaren bigarren asteburura arte egongo da Amurrion Gure Zirkua ikusteko aukera. Maiatzaren 27an hasi zuten Aiaraldeko egonaldia euskarazko zirkuko kideek, eta asteburu bat gehiago luzatuko dute eskaintza. Hain zuzen, ekainaren 10ean eta 11n ere zenbait saio egingo dituztela iragarri dute.
Aiaraldea Komunikabideak 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditu erabiltzaileen artean ekainaren 3an, 12:00etan. Interesdunek hemen eman behar dute izena, eta saridunek zirkuan bertan jasoko dituzte sarrerak.
Asteburu bat gehiago igaroko du Gure Zirkuak Aiaraldean: ekainaren 10ean eta 11n saio gehiago eskainiko dituzte
Duela 5 urte sortu zuten proiektua zirku diziplina jorratzen duten zenbait kidek. Horietako bat da Iker Galartza aktore eta pailazo ezaguna. Aiaraldea Komunikabidearekin izandako elkarrizketan azaldu zituen erronka eta magiaren atzeko lan guztiak.