Galder Barbadori buruz galdetzen duten dei anonimoak eta presioak jaso dituela salatu du epaitegian Sarai Goitiak

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 6a, 16:03
Epaitegiaren aurrean egin dute argazkia salaketarekin./ Sortu

Lekeitioko gazteak salatu du dei anonimoen bitartez galdetu diotela ea berarekin zegoen Galder Barbado Bonilla. Halaber, ezezagunen presentzia agerikoa izan da eta autoa margotu diote, besteak beste.

Sarai Goitia gazte lekeitioarrak salaketa jarri du Bilboko Gau eta Eguneko Epaitegian gaur. Horren arrazoia izan da Galder Barbado amurrioarrari lotutako dei anonimoak jaso dituela. Bere abokatu Oscar Sanchezek Aiaraldea Komunikabideari azaldu dio gutxienez hiru dei jaso dituela, eta bietan galdetu diotela ea Barbado berarekin zegoen eta ezagutzen duen

"Deiak egin dituztenek ez dute euren burua aurkeztu, zuzenean galdetu diote ea gazte amurrioarra berarekin zegoen une horretan" erantsi du Sanchezek.

Horrez gain, ezezagunen presentzia ere sumatu du inguruan Goitiak. Adibidez, norbaitek "Hola" margotu dio bere autoan errotuladore batekin. Gazteak erantsi du berak ez ezik, beste kide batzuek ere jaso dituztela horrelako presioak Galder Barbado non dagoen galdezka.

Goitiak erabaki du epaiketara jotzea deiak eta ezezagunen presentzia biderkatu direlako Galder Barbadok berak Guardia Zibilak kolaborazio eskaintza egin ziola publikoki salatu zuenetik.

Oscar Sanchez abokatuak aipatu du deiak egin dituzten telefono zenbakiak jaso dituztela salaketan, ikertu dezaten nork egin dituen

Sara Goitiak bere militantzia politikoarekin lotu ditu gertakariak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide