Pasa den ostiralean egin bezala, Mendiko Eskolako hezkuntza komunitateak -gurasoek, umeek, irakasleek, Euskal Eskola Publikoaren aldeko eragileek...- mobilizazioa deitu dute Amurrion. Juan Urrutia plazan izan da eta ehunka lagun elkartu dira bertan.
Zehazki, manifestariek aldarrikatu dute Mendiko Eskolako lerro kopurua mantendu behar dela eta, ondorioz, Jaurlaritzaren erabakiaren kontra agertu dira, gela bat gutxiago utzi nahi baitute zentro publikoan.