8:15ean hasi da Baranbioko XIV. Ahuntz Eguna. Ahuntzak izan dira protagonista nagusia, eta goiz osoan zehar Garrastatxuko zelaiak hartu dituzte abeltzainek, euren ahuntzak tarteko. Euskal Herri mailako txapelketa izan da Baranbiokoa, eta hainbat txokotatik etorri dira abeltzainak lehiatzera.
Euskal Herriko txapelketa izan da Baranbiokoa, eta hainbat txokotatik etorri dira abeltzainak lehiatzera
Hain zuzen, 13:00etan egin dute pisaketa, eta 14:00etan ekin diote sari banaketari. Aberea baloratzerakoan pisua, adarrak, kanpoko itxura, azala, arraza edota lotea hartzen dira kontuan, besteak beste. Herri bazkaria egon da egunari amaiera emateko.
Goizeko lehen orduan, berriz, Garrastatxuko mendi ibilaldian parte hartu dute 50 lagun baino gehiagok. Goiz osoan zehar giro beroa izan da nagusi Garrastatxuko zelaiguneetan, eta kotxez gainezka egon da bertara ailegatzeko bidea.
