Garrastatxu eta Amediano elkartu zituzten igandean 50 lagun baino gehiagok oinez. Hain zuzen, Ahuntz Ibilbidea deiturikoa osatu zuten, 8:30ean abiatuta. Guztira, ia 11 kilometroko zeharkaldia egin zuten, eguraldi ona lagun. Ondoren, Garrastatxuko ermitan kokatutako ahuntz ferian eta festan parte hartzeko aukera izan zuten bertaratutako lagunek.
Garrastatxuko Martxako antolatzaileek sare sozialetan aurreratu dutenez, datorren urtean berreskuratuko dute Askatasun Mendi Martxa: "Aurreko hilabeetan izandako egoera dela etaegin nahi izango genukeen mendi martxa ezin izan dugu antolatu. Aurten mendi ibilbide bat egingo dugu. Hurrengo urtean mendi martxa!".