Amurrion izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bat

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 23a, 13:49
2017ko kanporaketa Amurrion. / XDZ

Azaroaren 19an izango da kanporaketa Bañueta Kiroldegian, 17:00etan.

Amurrio bertsolaritzaren plaza izango da berriro. Azaroaren 19an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatuko da herrian 17:00etan, duela bost urte bezala, alegia. Egun horretan 1.400 bertsozale elkartu ziren Bañuetan eta ikusteke dago zenbat bilduko diren aurten. Berez, zazpi finalaurreko egongo dira Euskal Herri osoan.

Horrez gain, gogoratu beharra dago Arabako Txapelketako lehen hitzordua Amurrion ere izan dela aurten.

Edonola ere, azaroaren 19ko norgehiagokan 2017ko bost finalista arituko dira eta aurreko kanporaketetatik etorrirako 19 bertsolari. 

Batzuk ez dira helduko finalaurrekoetara, aurreko kanporaketan lekua galduko baitute. Dena dela, honakoa da txapelketa nagusian egongo diren bertsolarien zerrenda:

  • Agin Laburu
  • Amaia Iturriotz
  • Aitor Bizkarra
  • Amets Arzallus
  • Aitor Etxebarriazarraga
  • Ane Labaka
  • Aitor Mendiluze
  • Asier Azpiroz
  • Alaia Martin
  • Beñat Gaztelumendi
  • Beñat Iguaran
  • Imanol Uria
  • Eneko Lazkoz
  • Iñaki Apalategi Astigarraga
  • Eñaur Martikorena
  • Iñigo Mantzizidor
  • Gorka Pagonabarra
  • Joanes Illarregi
  • Haritz Mujika
  • Jone Uria
  • Iban Urdangarin
  • Julio Soto
  • Maddalen Arzallus
  • Nerea Elustondo
  • Maialen Akizu
  • Nerea Ibarzabal
  • Maialen Lujanbio
  • Oihana Bartra
  • Menx Agirre
  • Oihana Iguaran
  • Miren Amuriza
  • Onintze Enbeita
  • Miren Artetxe
  • Patxi Iriart
  • Peru Abarrategi
  • Unai Gaztelumendi
  • Saioa Alkaiza
  • Unai Mendizabal
  • Sustrai Colina
  • Xabat Galletebeitia
  • Unai Agirre
  • Xabier Silveira

Kanporaketa guztien sarrerak salgai egongo dira iluntzetik aurrera hemen eta finalaurrekoa zein finala EITBk eskainiko ditu telebistan. Sarreren prezioa 14 eurokoa izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 17 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Txapelketaren aurkezpena atzo egin zuten Bilbon eta Belate Olabarria orozkoarra egon zen parte-hartzaileen artean, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide