Lanuzteak egingo dituzte Megatech enpresan irailetik aurrera, langile gehienen babesarekin

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 30a, 07:55

Irailean berriro mobilizazioak deituko dituzte Megatech enpresan./ Aiaraldea

Bozketa egin dute gaur Megatech enpresako beharginek, erabakitzeko sindikatuen proposamena onartuko zuten lan hitzarmenaren harira. Kolektiboaren gehiengoak baiezkoa eman du eta irailean lanuzteak deituko dituzte.

Megatech enpresako lan hitzarmen berriaren negoziazioaren testuinguruan sindikatuek hautua hartu dute irailean lanuzteak deitzeko. Hala izan da gaur egindako galdeketaren ondoren. Bozketan enpresa batzordeak itaundu die beharginei bideragarri ikusten duten presio neurriak abiatzea negoziazioaren blokeoa apurtzeko.

181 langiletik, 135ek begi onez ikusi dute egitasmoa eta aldeko botoa eman dute. 14 behargin azaldu dira horren aurka, eta beste 32k abstentzioaren bidea hartu dute. Enpresa batzordeak eskertu egin du langileen parte hartzea, handia izan baita.

Lanuzteen helburua izango da erosmen ahalmena ez galtzea negoziatzen ari diren lan hitzarmen berrian

Sindikatuek mobilizazioetara joko dute lan hitzarmenaren negoziazioan ez dutelako lortu zuzendaritzaren aldetik nahi zuten konpromisoa erosmen ahalmena ez galtzeko. Kontrara, Megatecheko agintariek eskatu diete, besteak beste, egun gehiago behar egitea urtero, enplegua erregulatzeko espedientea sartzea indarrean edota adostutako kaleratzeak sustatzea.

Sindikatuek gogoratu dute inflazioa kontroletik kanpo dagoela eta enplegua erregulatzeko espedienteak jasan eta gero, euren aldarrikapen nagusia dela erosmen ahalmena ez galtzea. Halaber, zuzendaritzari leporatu diote kudeaketarako gaitasun falta, mikrotxipen horniketa bermatzeko, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide