LAB sindikatuak prentsa oharra zabaldu du gaur, salatzeko azken bi egunetan hildako bana egon direla euren lanpostuetan. Lehenengoa atzo izan zen A-625 errepidean jazotako trafiko istripuan eta bigarrena gaur izan da Zornotzako Aludium enpresan.
Sindikatuaren arabera, atzo zendu zen gizonezkoa etxera itzultzen ari zen salmenta ardurak bete ostean Portugaleteko azokan. Ondorioz, 'in itinere' gertatutako ezbeharra izan zen, hau da, bere lan jarduerari lotutakoa.
Zornotzan gertatutakoa, ordea, oso bestelakoa izan da, eta zuzenean prekarietateari lotuta egon da. Izan ere, mantenu behargina azpikontratatua zegoen eta gainean erori zaion makinak hil zuen.