Amurrioko jaiek ez-ohiko txosna izan dute aurten. Hain zuzen, udalaren kontzertu nagusiak Mendiko eskolan izan dira, eta bertan edari eskaintza egin du Amurrio Trail elkarteak. Alabaina, eskuratutako dirua X Sindrome Hauskorraren elkartera bideratzeko erabakia hartu zuten hasieratik. Hargatik deitu zioten 'txosna solidarioa'.
Amurrio Trail taldeak sare sozialetan zabaldu duenez, 4.500€ eskuratu dituzte orotara jaietan elkarte horrentzako: "4.500 euro atera ditugu Mendiko eskolako elkartasun txosnan, diru hau Euskal herriko X hauskorra sindrome elkartearentzat joango da. Eskerrik askoooo!". Herriko eragilea pozik azaldu da emaitzarekin, eta jasotako babesa eskertu du: "Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi, bolondresei, Oinkariak taldeari, Amurrioko txirrindulari elkarteari…".